Igandetik aurrera, Leidorreko proiektorea martxan izango da berriro

Ataria 2014ko irailaren 3a

Irailean, lau film eskainiko ditu Leidor Aretoak. Hona hemen film horien guztien trailerrak:

Udako oporraldiaren ondoren, asteburu honetan itzuliko da zine egitaraua Leidor aretora. Igandetik hasita, lau film proiektatuko dituzte, bakoitza birritan. Lau film horietarako bonua eskuratzeko aukera ere izango da, sei euroren truke. Hauxe da udazkeneko zinea hasi bitarte izango den egitaraua:

Irailak 7, igandea 19:30
EL SUEÑO DE ELLIS

Irailak 8, astelehena 20:30
EL SUEÑO DE ELLIS
Ikuslearen eguna

Irailak 11, osteguna 19:15 eta 21:45
HERMOSA JUVENTUD

Irailak 14, igandea 19:30
FOXFIRE

Irailak 15, astelehena 20:30
FOXFIRE
Ikuslearen eguna

Irailak 18, osteguna 19:15 eta 21:45
LOS CANALLAS

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!