Millonariosek Lillo eta Dominguez kaleratu ditu

Ataria 2014ko irailaren 2a

Millonarios talde kolonbiarrak Juanma Lillo eta Iñigo Domingez futbol entrenatzaile tolosarrak bere kargutik kentzea erabaki du. Klubak komunikatu ofizial bidez azaldu duenez, azkenaldian hainbat lehiaketetan taldeak lortutako emaitza txarren ondorioa izan da Lillo eta Domingezen kaleratzea.

Millonarios taldeak esker onak eman nahi izan dizkie entrenatzaile ohiei klubean egon diren bitartean emandako zerbitzuengatik. 2013ko abenduan fitxatu zuten Juanma Lillok eta Iñigo Domingezek talde kolonbiarrarekin hiru urte entrenatu gabe egon ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!