Azken egunak Tolosako egutegirako argazkiak aurkezteko

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko irailaren 2a

2014ko egutegiko argazkietako bat.
'Tolosa aunitza' gaiari jarraituz aurkeztu beharko dituzte, herritarren, datorren urteko egutegirako proposamenak.

Tolosan tradizio bilakatu da, jada, udalaren egutegia. Urteko hamabi hilabeteak irudiz janzteko antolatzen duten argazki lehiaketak sekulako harrera izaten du beti, eta ez da gutxiagorako izango aurten. Horrela, beraz, ostiral honetan bertan amaituko da argazkiak aurkezteko epea.

Urtez urte hainbat izan dira egutegia koloreztatzeko aukeratutako gaiak, eta zabala izan da 2015erako aukeratutakoa: Toloa aunitza: Tolosa munduan, mundu bat Tolosan.

Lehiaketako oinarri eta zehaztapen guzti-guztiak www.tolosa.eus atarian aurki daiezke, parte hartu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!