Inazio Agirre hil da

Ataria 2014ko abuztuaren 18a

Inazio Agirre Sortuko kide eta euskaltzalea abuztuaren 18ko gauean hil zen duela egun batzuk izan zuen istripu baten ondorioz.

Tolosarra 66 urte zituela hil da istripua izan eta hamar egunera. Ezker abertzaleko militantea, Sortuko kide zen eta Tolosako udaleko zinegotzia izan zen 1983 eta 1987 urteen artean.

Euskaltzalea zen Inazio Agirre eta Lizardiko kidea. Besteak beste, Tolosaldeko Komunikazio Taldeko Akziodunen Batzarreko kidea ere izan zen. Bestetik, Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendari lanak egin zituen.

Inazio Agirreren heriotzaren osteko twitter bidezko hitzak jaso ditu BERRIA egunkariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!