Aldalur, Lleidatik Barakaldora

Ataria 2014ko uztailaren 24a

Urtebeterako sinatu du talde bizkaitarrarekin. Taldearen helburua, aurten Lleidarekin gutxigatik lortu ez duen bigarren mailarako igoera izango da.

Aitor Aldalurrek Barakaldon jokatuko du datorren urtean. Gaur sinatu du urtebeterako konpromisoa talde bizkaitarrarekin, eta lan saioak hasi ditu.

Tolosarrak Realean eman zion hasiera bere ibilbideari. Bigarren taldetik Amorebietara eman zuen saltoa 2011-2012. denboraldian, eta bi urte egin zituen han gaur egun Barakaldoko entrenatzaile den Axier Intxaurragaren esanetara. Handik, "aurrerapauso" gisa definitu zuen saltoa eman zuen, eta Lleidara joan zen. Gutxigatik ez zuen lortu bigarren mailara igotzearen "ametsa", play-offetaran eliminatu ondoren. 

Lleida Esportiurekin 35 norgehiagoka jokatu ditu guztira, horietako 29 ligan, 2 play-off-ean eta lau Errege Kopan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!