2015 hasierarako aldagela berriak izango ditu Beotibarrek

Ataria 2014ko uztailaren 21a

Bi aldagelak, komunak eta alboko biltegia eraberrituko dituzte. Kontsumoa aurrezteko argiteria eta dutxak izango dituzte, eta horrez gain, irisgarritasun baldintzak beteko dituzte.

Beotibar pilotalekuko aldagelak eraberritzeko lanak hasiko ditu Tolosako Udalak uda honetan. Zaharkituak geratu dira, eta egoera kaskarrean daude. Bi aldagelez gain, komunak eta alboko biltegia ere sartuko dira proiektuan, baina distribuzioa erabat aldatuko da.

 

Eraberritze lan hauei esker, irisgarritasun baldintzak beteko dituzte aldagelek. Obren beste helburuetako bat kontsumoa murriztea izan da, eta horretarako argiteria berezia jarriko dute. Dutxak ere ura aurrezteko aproposak izango dira.

 

2013ko aurrekontu emaitza positiboarekin amaitu, eta aurreikusitako proiektuaz gain, beste inbertsio batzuk martxan jarriko zituela jakinarazi zuen udalak. Proiektu hauen baitan kokatzen da Beotibarkoa, eta 92.000 euroko kostua izango dute. Udara amaieran hasiko dira lanak, eta abendurako amaituta izatea aurreikusten dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!