Izaskun Auzoko festen egitaraua aurkeztu dute

Mikel Iraola 2014ko uzt. 16a, 21:45

Irailaren 5etik 7ra askotariko ekintzak izango dira auzoan. Berrikuntza gisa, larunbatean sormen gunea izango da, eta igandean, tortila prestaketa izango da. Aurtengo kantua, "Sputnik-en itzalpean" izenekoa, Zesuma taldeak egin du.

Sputnik etxeek plazari ematen dioten itzala argituko dute Izaskungo auzotarren hiru egunez irailaren hasieran, 5etik 7ra. Beste urtebetez, Otsabiko gazteek aniztasuna ardatz duten jaiak antolatu dituzte data horietan.

Egitarauak ez du aldaketa askorik, "aurreko urteetako arrakasta" medio. Ostiralean danborrek hartuko dute auzoa urtero lez. Larunbatean, sormena landuko dute lehenik, eta ondoren auzo bazkaria egingo dute Izaskun plazan. Iluntzean, Isastegi, Zabala, Aburuza, Larrarte eta Gurutzeta sagardotegileen eskutik sagardo dastaketa izango da. Igandean berriz, orain artean ez bezala, tortila prestaketa izango da. Hau da, tortilak eginik eraman beharrean, bertan prestatu beharko dira.

Ohiturari jarraiki, aurtengo festei doinua emango dien kantua ere aurkeztu dute. Zesuma taldeari egokitu zaio ardura hori aurten. 'Sputnik-en itzalpean' izena du kantuak.

Hauxe da egitarau osoa:

Ostirala, Irailak 5

  • 18:00 Txupinazoa + Txokolatada
    • Ondoren Buruhandiak
    • 19:30 Trikipoteoa ALBIZTURTARREN eskutik
      • Txoznatik hasita
      • 20:30 Danborrada afaria
      • 22:45 Danborrada “Bonberenea txaranga”-rekin
      • 00:00 Kontzertuak: Konbenio del Metal eta Zesuma.

Larunbata, Irailak 6

  • 11:00 Sormen guneak auzoan zehar + Haur jolasak
  • 14:00 Auzo Bazkaria Izaskun plazan
  • 19:00 Sagardo dastaketa pintxoekin Izaskun plazan
  • 21:00 Zahagi ardoa Izaskun plazan
  • 23:00 Kontzertuak: Humus (Tolosa), Lágrimas de Sangre (Bartzelona) eta Glaukoma (Tolosa)

Igandea, Irailak 7

  • 09:00 Tolosako Udal Txistulari Bandarekin diana
  • 10:30 Tortila prestaketa
  • 11:00 Toka txapelketa: Gizonezkoak, emakumezkoak eta haurrak
  • 12:00 Tortila txapelketa (ondoren pintxopotea)
  • 13:00 Udaberri dantza taldearen emanaldia
  • 14:00 Zahagi ardoa Izaskun plazan
  • 17:00 DJ porru
  • 17:00 “Izaskun Auzoko Mus txapelketa 2014” Denak tabernan
  • 19:00 Amaiera festa piñatarekin. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!