Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio mahaiak jarriko ditu San Frantziskon

Ataria 2014ko uztailaren 15a

Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio mahaiak jarriko ditu San Frantzisko pasealekuan ostegunean, hilak 17, 10:00etatik 13:00etara. Bertan melanina neurtuko dute, pertsona bakoitzak, bere azalaren arabera, eguzkipean zenbat denbora egon daitekeen jakin dezan. Mahaietan bi profesional eta boluntario talde bat egongo da, prebentziorako informazioa ematen. Hurrengo egunean, ostiralean, ordu berean, Villabonako Malkar plazan egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!