Egoitz Zalakain tolosarra, Euskadiko txapeldun

Asier Imaz 2014ko uztailaren 14a

Aimar Agirresarobe tolosarrak hirugarren amaitu du Gasteizko triatloi proba EMAITZAK Half distantzia Sailkapena 1. Joan Ruvireta 4:02:46 2. Jose Estrangerio 4:07:28 3. Aimar Agirresarobe 4:07:50 Iron distantzia Sailkapena 1. Alejandro Santamaria 8:28:58 2. Sergio Marques 8:43:05 3. Egoitz Zalakain 8:47:26

Gasteizen triatloi txapelketa desberdinak jokatu ziren igandean. Distantzia ertainekoa edo Half proba, eta distantzia luzekoa edo Iron proba. Azken horretan, Egoitz Zalakainek hirugarren postua eskuratu zuen, eta horrekin batera, Euskadiko Txapelketa. Izan ere, bere aurretik sailkatu ziren bi kirolariak Autonomia Erkidegotik kanpokoak baitziren. Proba oso gogorra izan zen, eta Zalakaini sufritzea tokatu zitzaion. Hala eta guztiz ere, gorputzaldiari buelta eman eta helmugara hirugarren iristea lortu zuen tolosarrak. Igerian 3,8 kilometro egin behar izan zituen, bizikletan 180 km eta korrika 42. Half distantzian Aimar Agirresarobek lan bikaina egin zuen eta hirugarren sailkatu zen tolosarra.
Gasteizen guztira 1.600 partaide elkartu ziren irteera puntuan, 21 herrialde ordezkatuz. Sari banaketa ekitaldia gaur eguerdian egin zuten Arabako hiriburuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!