Donosti Cup in the world programari esker etorri da Palestinako taldea txapelketan parte hartzera. Zehazki, Jerusalem ekialdetik etorri dira gazteak, Jesus Artetxe tolosarraren bitartez.
Donostia Cup-en 23. edizioa da aurtengoa, eta azken hau hainbat gauzengatik da nabarmentzekoa. Inoiz baino talde gehiagok hartuko dutelako parte, 423k zehazki, eta hauen artean 86 emakumeenak direlako, eta oso maila handikoak, gianera. Australia edo Hawaiiko parte hartzaileak ere izango dira txapelketan.
Atzo hasi zen Donosti Cup 2014 txapelketa eta hilaren 12ra arte izango luzatuko da.