Euskal mitologia plazaratuko duten buruhandi berriak prest

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 4a

Tolosako Udalak lau buruhandi berri egin ditu, euskal mitologia eta parekidetasuna oinarri hartuta. Amarozko jaietan erabiliko dituzte, estreinakoz, gaur bertan.

Tolosako Udalak bazituen, lehendik ere, buruhandi eta erraldoi propioak. Guztiak ere zaharkituta daudela ikusita, ordea, lau buruhandi berri egitea erabaki du udalak, artelana Iñaki Moyuaren esku utziz.

Horrela, euskal mitologiako pertsonaiak gogora ekarri nahi izan dituzte jai-giroko korrika saioei kolorea jartzeko eta, bide beretik, parekidetasuna ere irizpidetzat hartu dute. Horrenbestez, Galtzagorri, Sorgin, Ilargi eta Iratxo izenez ezagutarazi dituzte lau buruhandiak.

Datozen hilabeteotan plazaz plaza ibiliko dira haur eta gaztetxoek atzetik, eta gaur bertan izango dute estreinaldia, Amarozko jaien abiaraztean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!