Etxebizitza tasatuak eta babestuak eskuratzeko izen ematea zabalik da

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uzt. 4a, 11:27
Tolosako Berazubi auzoko haur eskola zegoen lursailean 35 etxebizitzek forma hartuko dute, datozen hilabeteetan. Horietako 16 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira eta beste 19ak, berriz, tasatuak.

Tolosako Berazubi auzoko haur eskola zegoen lursailean 35 etxebizitzek forma hartuko dute, datozen hilabeteetan. Horietako 16 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira eta beste 19ak, berriz, tasatuak. Tolosako Udalak zabaldu du bietan izena emateko epea, abuztuaren 11ra bitarte.

Nabarmentzekoa da bi promozioetan izena emateko aukera izango dela, baina izen emate bana egin beharko dela etxebizitza bakoitzerako.

Berazubi ikastetxea partzelako etxebizitza guzti-guztiek trastelekua eta garajea izango dituzte. Babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, lau solairutan banatutako 16 etxe izango dira, guztira; hamabik hiru logela izango dituzte eta bi logeladun lau izango dira. Prezioari dagokionez, berriz, merkeenak 116.948 euroko prezioa izango du, eta garestienak 176.320 eurokoa; horri BEZa gehitu beharko zaio.

Babes ofizialeko etxebizitzak izanik, zozketan parte hartzeko baldintzak ere mugatu ditu udalak. Horrela, 2013ko diru-sarrerek 9.000 eta 39.000 euroen artean egon beharko dute, eta ezin izango da, aurretik, beste higiezinik jabetzan izan. Gainera, Tolosarekin lotura baieztatu behar da, errolda agiriarekin nahiz lanpostuarekin.

Horren harira, aipatzekoa da babes ofizialeko etxebizitza guztiak esleitzen ez badira eskualdeko herritarrek ere zozketan sartzeko aukera izango dutela. Datorren udazken hasieran izango da zozketa.

Tasaturiko etxebizitzen kasuan, bi logeladun zortzi etxe eta hiru logeladun hamaika etxe izango dira, 150.438 euro eta 255.441 euro artean.

Izena emateko baldintza, berriz, honakoak izango dira: 2013ko diru-sarrerak 9.000 eta 52.500 euro artekoak izatea; etxebizitzarik ez izatea; azkenik, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edozein udalerritan urtebetetik gorako errolda-agiria izatea.

Gazteek, azken egunak

Euskal Herria plazan gazteentzat egindako 25 bizitokietan izena emateko epea astelehenean amaituko da. Baldintzak www.tolosakoudala.net-en eskura daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!