Pintxoak merkeago dastatzeko aukera, bigarrengoz

Ataria 2014ko uztailaren 2a

Iaz Pintxo Pass ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, aurten berriz ere egitea erabaki dute. Tolosako bost tabernatan pintxoa eta edaria dastatu ahal izango dira bi euroren truke.

Tolosa Gourmet Gastronomia Turismoa sustatzeko klubaren barruan sortutako ekimena da Pintxo Pass. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta arrakasta ikusita, 1.500 txartel saldu zituzten, berriz ere egitea erabaki dute. Helburua bisitariari Tolosan pintxotara balkaltzeko aukera osatua eskaintzea da, eta horretarako bost tabernan bost pintxo egongo dira aukeran.

Bigarren edizio honetan aldaketak egongo dira, hala ere. Alde batetik, Pintxo Passa turismo bulegoan zigilatu beharko da eta zigiluan jartzen duen egunean bertan kontsumitu. Beraz, pintxorako txartela euro baten truke erosi eta kontsumitu nahi den egunean zigilatu beharko da Tolosaldea Tour Turismo Bulegoan. Bestetik, hainbat jatorritako bisitariak izango direnez eskualdean, hauen ordutegi ohiturak kontuan hartuz, pintxoak kontsumitzako erreferentziazko ordutegi bat ere izango du txartelak.

Pintxoak eta tabernak:

  • Denak taberna: Urdaiazpikoa, pipar berde eta txanpinoiekin
  • Ikatza taberna. Foie pudding-a mahaspasa eta ahate urdaiazpikoarekin
  • Orbela taberna: Onddo-kurruskaria
  • Pub 19-90: Arraultz faltsua errezil sagar kremaz betea, Idiazabal gaztako moussea eta intxaurrekin
  • Triangulo taberna: Gratinatutako porru hostopila ali-oliarekin

Salneurria:

  • Pintxoak euro bat
  • Ura, ardoa edo sagardoa euro bat

Informazio gehiago Tolosaldea Turismo Bulegoan, tour@tolosaldea.net helbidean edo 943 69 74 13 telefono zenbakian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!