Astelehenean hasiko da Amarozko Antzerki Astea

Ataria 2014ko ekainaren 26a

Urtero bezala Amarotz auzoko jaietarako giroa berotzen joateko Antzerki Astea antolatu dute. Aurten 16. edizioa izango da, eta haur zein helduentzako ikuskizunak prestatu dituzte. Lehen emanaldia astelehenean, ekainak 30, izango da, eta uztailaren 6a arte egongo dira emanaldiak. Jaietako azken egunera arte beraz. May Gorostiaga antolatzaileak esan duenez, emanaldi bikainak ikusi ahal izango dira.

 
 

Egitaraua

  • Ekainak 30, astelehena: Pailaztana Klown Taldearen Pasa Paisaia paiasa, 22:00etan, auzo-etxean. Lana euskaraz da eta helduei zuzenduta dago.

  • Uztailak 01, asteartea:

    • Iñaki Carreteroren Txakurtzen ari naiz, 18:30ean, kalean. Lana euskara da eta familia guztiari zuzendua.
    • Kukubazarren Eolo 22:00etan, auzo-etxean, helduentzat eta euskaraz.

  • Uztailak 2, asteazkena:

    • Javimalabaresen A fuego lento, 18:30ean, kalean. Ikuskizuna gaztelaniaz, eta familia guztiarentzat.

  • Uztailak 3, osteguna:

    • Bapatean Zirkoren Taberna, 18:30ean, kalean, euskaraz eta familia guztiarentzat.



    • Teatro Dkdenziaren Putopia, 22:00etan, auzo-etxean, helduentzat eta gaztelaniaz.

  • Uztailak 4, ostirala: Cia. Circortitoren Lo bueno viene en frascos pequeños, 18:30ean, kalean, gaztelaniaz eta familia guztiarentzat.

  • Uztailak 6, igandea: Debote enboteren Vademekum, 12:00etan, kalean. Ikuskizunak ez du testurik eta familia guztiari zuzenduta dago.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!