Kaleak artez jantzi dituzte Beantatuz jaialdian

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 21a

Haur eta gaztetxoek ere graffitiak egiten ikasteko aukera izan dute Trianguloa plazan eurei zuzendutako tailerrean

Asteazkenean hasi eta hilaren 25era arte, asteazkenera arte, Beantatuz Nazioarteko Kale Arte Jaialdia ospatzen ari da Tolosan, eta bertako nahiz atzerriko hainbat artistek parte hartuko dute. Hala ere, antolatzaileek artistek euren lanak egiteaz gain, elkarrekin topatzea ere helburu dute.

Herritarrak ere jaialdi honetako parte egitea bultzatu nahi dute, horregatik herritarrei zuzendutako hainbat ekimen antolatu dituzte. Esate baterako, gaur eguerdian Trianguloan plazan herriko haur eta gaztetxoek pintura eta graffiti tailer batean parte hartu ahal izan dute. Guztien artean "San Joanak" zioen mural bat margotzeko aukera izan dute.

Jaialdia, ordea, ez da gaur amaitzen eta datozen egunetarako ere hainbat ekimen antolatu dituzte:

Ekainak 22, bihar

14:00 Bazkaria kalean: Street Food

17:00 Hiri Tour: Tolosako alde zaharreko hirigunean zehara ibilaldia arkitektuekin.

Ekainak 23, etzi

19:00 Hiri Tour: Tolosako alde zaharreko hirigunean zehara ibilaldia arkitektuekin.

Ekainak 24, asteartea

Artista guztien lanen amaiera eta aurkezpena.

Ekainak 25, asteazkena

Beantatuz Jaialdiaren edizio honen amaiera eta argazki bilduma.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!