Tolosarren ongietorria, solstizio berriari

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko ekainaren 20a

Mikel Arruabarrena futbol jokalariak bota du 2014ko sanjoanetako suziria.

Hasi dira Tolosako San Joan jaiak, udako solstizioari ongietorria emanez. Urteroko moduan, erraldoi eta buruhandiek girotu dute txupinazoaren aurreko unea, eta Mikel Arruabarrena futbol jokalariak piztu du festa iragarri duen suziria.

Esfortzuaren eredutzat hartu du kirolaria, Tolosako Udalak, eta datozen egunotan jaiak gozatzeko mezua zabaldu du udaletxeko balkoitik. Horrela, txaranga eta dultzaina doinuekin hasi dena iparraldeko Burrunka taldeak jarraituko du gauean. Bihar, berriz, kuadrillen egunak beteko ditu Tolosako kaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!