Adinekoen Astea ospatu dute Tolosako Iurreamendi egoitzan

Ataria 2014ko ekainaren 19a

Bukatu dituzte Adinekoen Asteko ekitaldiak Iurreamendi egoitzan. Meza izan dute eguna hasteko, eta ondoren, Garagune Goyeneche Fundaziokoekin hamaiketakoa eta galdera lehiaketa egin dituzte. Bingoan ere aritu dira.

Pasa den igandean hasi zuten Adinekoen Astea Iurreamendi egoitzan, bazkari berezi batekin. Ordutik hamaika ekitaldi izan dituzte: 'Aitona mantangorria' film laburra ikusi zuten, txokolate jatea izan zuten, 90 urte bete dituzten egoiliarrei omenaldia egin zieten, Tolosako Musika Eskolako ikasleen bisita izan zuten, bingoan jokatzeko aukera izan zuten... 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!