Hamargarrenez blues musikak hartuko du Tolosa

Tolosaldeko Ataria 2014ko eka. 18a, 19:37
Tolosandblues jaialdia "oihartzun handia" hartzen ari dela esan du Igor Ezenarro Festak eta Kulturako zinegotziak, eta Euskal Herriko zirkuituan sartuta dagoela nabarmendu du, Getxo eta Hondarribiarekin batera. Jaialdia antolatzen laguntzen duen Iñigo Martinek azaldu duenez, "ez genuen espero honaino iritsiko ginenik. Urtetik urtera kontsolidatu dugu proiektua, eta egitarau erabat sendoa dugu aurtengorako ere".

Hilaren 26tik 29ra bitartean izango da Tolosandblues. Euskal Herriko hiru talde izango dira, tartean Tolosako Txaston DixieBand taldea, bere lehenengo emanaldia hain justu jaialdian bertan egingo dena. Bergarako Belceblues eta Leioako Travelling Brothers izango dira beste euskal taldeak. Aurtengo kartel burua Duke Robillard izango da. Beste taldeak Chino and the Big Bet, Sweet Marta & The Blues Workers, eta David Giorcelli izango dira.

Entzun Duke Robillard-en 'Love slipped in' abestia

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!