Tolosa
07:00. Zinegotziei deia, Udal Txistulari bandaren eskutik.
08:30. Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik.
08:45. Diana, Tolosa eta Iruñeko Udal Txistulari banden eskutik.
09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroen eskutik.
09:00. XL. Jose Mari Anza Memoriala afizionatuen txirrindulari proba. Amaiera 11:45ak inguruan.
09:30. Eskopetariak eta Tolosako Musika Banda Plaza Zaharrean elkartuko dira eta alardea hasiko da.
10:00. Meza nagusia Andre Maria parrokian. Ondoren, San Joan Bataiatzailearen prozesio tradizionala egingo da. Ondoren, udalbatza, bordondantzariak, txistulariak eta erraldoiak ibilbidea egingo dute, eskopetarien salbeekin. Amaieran, eskopetari guztiak Euskal Herria plazan elkartuko dira.
13:00. Berdura plazan Tolosako Musika Bandaren eta Tolosako nahiz Iruñeko txistularien kontzertua.
16:45. San Joan bezperak Andre Maria parrokian.
17:00. Udalbatza, musika banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik Andre Maria plazara joango dira. Ondoren, Arramelera.
17:15. Konpletak Arrameleko San Joan kaperan.
17:40. Udalbatza, txistulariak, banda, eskopetariak eta bordondantzariak Trianguloan bilduko dira azken salbak botatzeko. Udalbatzak esku-aldatzeko soinua dantzatuko du. Gero, udalbatza, bordondantzariak, txistulariak eta banda Zumardiaundira joango dira aurreskurako.
19:00. Pintxo-poteoa txosnagunean.
19:30-23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.
23:00. Su arfizialak: Astondoa piroteknia.
Hizkuntza: Euskara