2014/06/15 10:30

Laskorain Ikastolaren Eguna

Tolosa
10:30ean emango diote hasera egunari Tolosan zehar egingo duten bizikleta ibilaldiarekin.
Hamaiketakoarekin eta Lehen hezkuntzako ikasleentzat antolaturiko jolasekin jarraituko dute.
12:00etan izango da Haur Hezkuntzako neska mutilen jaialdia.
Ganbaran Abesbatza entzuteko aukera eta aretoan antzerki tailerreko artisten emanaldia izango dira bazkal aurretik.
Eta bazkaltzeko, berriz, gurasoek prestaturiko paella goxoa eta oilasko izterrak.
Bazkal ondoren, Kazkabarrako begiraleek prestaturiko jokoen eta Potxin eta Patxin pailazoekin gozatzeko aukera izango dute txikienek. Gurasoek ere izango dute beraien jolasetarako aukera. Eta egunari amaiera emateko, dantzaldi bikainaz gozatzeko aukera izango da Gabezin taldearekin.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!