Tolosa CF-eko hiru taldek Gurpegi Torneoa jokatuko dute

Asier Imaz 2014ko ekainaren 11

Igandean Tolosa CF-eko hiru talde Bizkaian egongo dira, bertan jokatuko den Gurpegi Torneoan. Goizean Tolosako alebinak eta infantilak ariko dira lehian, eta arratsaldean kadeteek jokatuko dute, torneoari amaiera emango dion partida hain zuzen ere.

Iragan asteari dagokionez, igandean, Tolosako CF-ko neskek Pauldarren aurka jokatu zuten Berazubin. Binako berdinketaz amaitu zen partida. Aipatu, Pauldarrak Bizkaiko txapeldunak direla. Ainhoa Bengoetxeak eta Nerea Eizagirrek sartu zituzten etxekoen bi golak.
Lehena, ezkerrarekin egindako izugarrizko jaurtiketa baten ondoren, eta bigarren, jokaldi pertsonal baten ondoren; atezainari goitik baloia jaurtiz. Biak oso gol politak izan ziren.
Partida orekatua izan zen, aukerak bi taldeek izan zituztelarik. Jokoari dagokionez, urdinek baloia gehiago ukitu zuten, eta aukera garbienak ere eurenak izan ziren. Hala eta guztiz ere, ezin izan zuten berdinketa puskatzen zuen hirugarren golik sartu.
Kiroltasun osoz jokatu zuten bi taldeek, eta euren arteko harremanak ezin hobeak direla argi geratu zen Berazubiko berdegunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!