Bedaioko VIII. Mendi Martxa eta VII. BTT Martxa ekainaren 15ean, igandean, izango dira. Irteera eta helmuga frontoian izango dira. Oinezkoak 07:30ean abiatuko dira, eta biziklitazkoak 08:00etan. Goiztiarrenek 23 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta BTTkoek, 45ekoa. Hauek 1680 malda igo beharko dute bataz beste, eta ibilbideko zati batzuk oso zaila bezala daude katalogaturik.
Antolatzaileak gustura daude probaren aurreko giroarekin, eta egunean bertan, eguraldi ona egingo duela esan dute. «Inguruneaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Altzoko harrobiaren ondotik pasako dira, adibidez. Gune hori oso jende gutxik ezagutzen du, eta harrituta geldituko dira». Proben amaieran, enpresa laguntzaileek jarritako materiala zozketatuko dute.