2014/06/15 08:45-14:00

I. Tolosako 'Txinparta' Aire Libreko Pintura Azkarra Lehiaketa

Tolosa
Txinparta elkarteak antolatuta eta Tolosako Udala eta Topic-en babesarekin, 2014ko ekainaren 15ean I. Tolosako 'Txinparta' Aire Libreko Pintura Azkarra Lehiaketa, Iñaki Epelde-ren omenez, egingo da.
Oinarriak:
1. Parte-hartzaileak: lehiaketa honetan edonork parte har lezake txinpartatolosa@gmail.com helbide elektronikoan izena emanda ekainaren 13a baino lehen edo lehiaketaren egunean bertan Topic-en 08:45etik 10:00etara bitartean.
2. Arte lanen neurriak: 61x50 zm. eta 100x81 zm. Euskarri gogorrean aurkeztuta (oihala edo tablexa). Euskarria norberak ekarriko du.
3. Ordua eta lekua: Euskarriak ekainaren 15ean bertan 08:45etik 10:00etara bitartean zigilatu egingo dira. Pertsona bakoitzeko 2 euskarri zigilatuko dira gehienez baina bakarra aurkeztu ahal izango da.
4. Arte lanak Tolosako herrian eginak izango dira, aire librean eta erabilitako teknika eta interpretazioak libreak izango dira.
5. Arte lanak 13:00ak eta 14:00ak bitartean jasoko dira Tolosako Topic-en.
6. Epaimahaia: arte munduko pertsonez osatua egongo da.
7. Sari banaketa: Topic-en emango da jakitera, erakusketaren inaugurazioa ekitaldian, ekainaren 20an, 19:00etan. Erakusketa San Joan jaietan zabalik egongo da.
8. Sariak: 1. saria 750 euro eta diploma eta 2. saria 500 euro eta diploma.
9. Lehiaketan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar berekin eta lehiaketaren martxa onerako hartu daitezken erabakiak.
10. Antolakuntzak arte lanen zaintzaz arduratuko da eta parte-hartzaileak horrela nahi izanez gero salmentaren kudeaketa ere hartuko du bere gain.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!