Tolosako hirukoarentzat, Aritzaleku triatloi proba

Ataria 2014ko ekainaren 7a

Iosu Carrera, Iker Epelde eta Ander Azkue tolosarrek Lerateko Aritzaleku triatloia irabazi dute hirunakako sprint proban. Carrerak 750 metro igerian, Epeldek 20,5 kilometro bizikletan eta Azkuek 5 kilometro korrikan egin behar izan dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!