Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen helburuetako bat herritarrek hirigintzako gaietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzea da. Horretarako, besteak beste eta aipatu Legea betez, Udal Plangintzako Aholku Batzordea eratu beharra dago.
Aholku Batzorde honen eginkizuna, besteak beste, berriki martxan jarri den Tolosako Plan Orokorraren berrikustearen barruan honen edukiari buruzko txostena egitea eta herritarrek Parte Hartzeko Programa onartzea izango da.
Parte hartu nahi duten elkarte edo erakundeek ekainaren 15a bitarteko epea dute hautagaitza aurkezteko. Horretarako titularra eta bi ordezko izendatu eta izendapenaren berri eman behar da Tolosako Udalean.
Informazio gehiagorako deitu 943 65 44 66 telefono zenbakira edo idatzi udate@tolosakoudala.net helbide elektronikora.