TOPA, manifestazioa, ekainak 7

ELAk lanpostu bakoitzaren bermean oinarritutako publifikazioaren alde dagoela esan du

Ataria 2014ko ekainaren 6a

ELA sindikatuak ekainaren 7an, Tolosan, TOPAk deituta osasun publikoaren alde egingo den manifestazioaren alde azaldu da, beti ere, "egungo langileen lanpostuen bermearekin bat eginez". Sindikatuak osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde dagoela esan du, eta zentzu honetan, Asuncion klinika zerbitzu publikoan barneratu behar dela nabarmendu du.

"Hala izanik ere, publifikazio prozesu batean pentsatzen jarriz, ezin ditugu inolaz ere ahaztu egungo lantaldea osatzen duten langileak, euren baitira egun, baliabideek ahalbidetzen duten heinean, osasun zerbitzu on bat eskaintzen digutenak. Horregatik, lanpostu bakoitzaren bermean oinarritutako publifikazioaren alde gaude", esan du. Langileen eskubide eta lan baldintzak bermatzen dituen hitzarmena ere aldarrikatu du sindikatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!