'Zer ote da horren indartsu eta kementsu egiten gaituena: Tolosako babarruna'

Ataria 2014ko ekainaren 6a

Samaniego ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak babarrunak ereiten Emeterio Arrese plazan. Gazteek Tolosako Babarrun Elkarteko laguntza izan dute. Lanean hasi aurretik eskolan prestatutako kanta bat ere eskaini dute: "Zer ote da horren indartsu eta kementsu egiten gaituena, zer izango izango da pentsa ezazu: Tolosako babarruna", bukatzen zen kanta.

Tolosako Babarrun Elkarteko Xabier Goikoetxea arduradunak esan duenez, asteburuan hasiko dira babarruna ereiten eta 25 tona biltzea espero dute; "ea udara nola joaten den", esan du. Tolosako Babarrun Elkartean aurten, kide egiteko gonbita luzatu zuen eta lau kide berri egin direla ere azaldu du. "Guztira 46 kide gara, eta 25 hektarea ereingo ditugu, asteburu honetan ereingo dugu gehiena", argitu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!