2014/06/07 12:00

Samaniego Ikastetxeko jaialdia

Uzturpe frontoia, Tolosa
Talde guztien emanaldiak izango dira. Emanaldien ondoren, umeentzat hainbat txoko edo gune egongo dira: jolasak, puzgarriak, txapen tailerra, aurpegia margotzeko tailerra, egurrezko mahai jolasak, zezen mekanikoa... Eguerdian bazkaria indarrak hartzeko eta jarraian Hegan-ekin dantzaldia. Jaialdiari bukaera emateko, txokolatea egongo da bizkotxoarekin, eta gero trikitilariekin herrigunera jaitsiera. 
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!