Jai parekideak eraikitzeko prozesua berrabiatuko du Tolosako Udalak

Ataria 2014ko ekainaren 5a

Tolosako Udaleko berdintasun eta festetako sailak jai parekideen inguruko proiektua lantzen hasi ziren iaz herritar talde batekin. Egungo jai eredua analizatu eta horren inguruan hausnartu zuten, jai parekideago batzuk eratzeko hainbat irizpide adostu zituzten arte.

Aurten ere prozesu hori zabaldu nahi du udalak, baina herritar eta eragile orori ireki nahi dio gonbitea. "Azken batean, jaiak gure herriko "eskaparate" dira, eta berdintasuna bermatzen ez duen gizarte bat badugu, gure jaiek ere ez dute aukera berdintasuna izango" adierazi du udalak.

Lehenb saioa, ekainaren 11n izango da, 18:30ean Abastosen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!