Andoni Ortuzar: "Erakundeen ospea gainbeheran dago"

Ataria 2014ko ekainaren 5a

EBBko presidenteak egungo egoera ekonomiko eta politikoa aztertu zituen atzo, Prest ekimenaren baitan Tolosako batzokian emandako hitzaldian.

Andoni Ortuzar, EAJko lehendakaria, Tolosako egoera ekonomiko eta kulturala aztertzen ari da, "ekonomiaren suspertzea eta tolosarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzeko ardatz dituen proiektua garatzeko". Hori dela eta, Prest ekimenaren barruan, hitzaldia eman zuen atzo Tolosako batzokian.

Egungo egoera politikoa "konplexua" dela esan zuen EBBeko buruak, "krisi ekonomikoagatik, batetik; eta krisi politikoagatik, bestetik". Krisi horren ondorioz, erakundeen ospea "gainbeheran" doala ohartarazi zuen, eta eusopako hauteskundeen emaitzak "faktore horien isla" zirela. Hauteskundeotan lortutako emaitzekin, hala ere, gustura agertu zen Ortuzar: "EAJk bere helburuak beti ditu, baina bistakoa da euskal gizarteak, oraindik, Europa urrun sentitzen duela". 

Konstituzioaren erreforma, erabakitzeko eskubiea, euskal foruen gaurkotzea edota jeltzaleen Euskadi eraikitzeko eredua ere izan zituen hizpide, bertaratu zirenen galderak erantzun aurretik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!