Organo erromantikoen kantuak

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko ekainaren 5a

Arimaz orkestrak Gorriti eta Rheinberger-en errepertorioa bilduko du hilaren 13ko emanaldian.

40 musikarik bat egingo dute, datorren ekainaren 13an, Santa Maria elizako koruan. Tolosako Arimaz kamera orkestrak, Errenteria musikal orkestrarekin elkarlanean, organo kontzertua eskainiko du, Felipe Gorritiren eta Joseph Rheinberger-en jaiotzaren 175. urteurrenaren harira.
Patxi San Sebastianek, Kepa Martinez de Albenizek eta Enrike Bellok nabarmendu dutenez, organoa izango da emanaldiaren oinarria, eta, saio barrokoak entzutea ohikoagoa den arren, organo erromantikorako sortutako errepertorioa izango da.
Horregatik, hain zuzen, Tolosako Santa Mariako organoan eskainiko duten emanaldi bera eskainiko dute Donostiako Santa Marian ere. Bietan Alize Mendizabal ariko da organoan eta, musika tresna horren indarrari eusteko, harizko bi orkestra elkartuko dira; 37 lagun harizko tresnekin eta 3 tronpa haizezkoetan.
20:15ean hasita, Gorritiren 6 versos para el Pange Lingua, eta 5 versos para el Magnificat eta Rheinberger-en Organ Concerto No.1 Op. 137 eskainiko dituzte, doan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!