San Frantzisko pasealekua trafikoarentzat itxiko dute gaur, 17:00etatik 19:30era

Ataria 2014ko ekainaren 5a

Gaur 17:00etatik 19:30era Tolosako San Frantzisko pasealekua oinezkoentzat izango da bakarrik. Haurren Hiria proiektua aurkeztuko dute, eta hori dela eta, trafikoari itxita egongo da. Larramenditik eta Belatetik datozen ibilgailuak Bialera bideratuko dituzte. Eta Rondilla kaletik berriz, bertakoek soilik izango dute igarotzeko aukera, baita, garajeetara doazenek ere. Era berean, hemendik mugitzen diren ibilgailuek Zumalakarregi kalea erabili beharko dute, baina kontrako noranzkoan.

Azkenik aipatu, autobus guztiek Zumardi Txikian eta Santa Klaran geratuko direla. San Frantziskora sartzeko aukera izango duen autobus bakarra Laskorain ikastolakoa izango da, bertan geratzen baita. Horrenbestez, Tolosako Udalak barkamena eskatu die herritarrei sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!