San Frantzisko pasealekua, Tolosa
17:00etatik 19:30era. San Frantzisko pasealekuan Haurren Hiria jaialdia antolatu dute. Bertan hainbat ekintza burutu ahal izango dira:
· Grafiti gunea : Ahotik margotzera! GKO-Galleryko artisten eskutik tailer parte hartzailea. Tailer honi esker aterako diren hausnarketak mural gisa ipiniko dira, hau da, marrazkien bitartez hitzak diona islatzen saiatuko gara dena mural bakar batean laburbilduz.
· Zirkoa kalera: Trebatuz ikasi! Zirkoan erabiltzen diren malabarismoak izango dira. Aditu baten laguntza izango dute parte hartu nahi dutenek. Situak eskarmentua duenez, haurrak trebatu ahal izateko tartea eskainiko duelarik.
· Atzoko jolasak: Eman astindu bat elektronikari! Egurrez egindako 24 jolas ipiniko dira espaloian jarduteko. Bakarka, bikoteka eta taldeka jolasteko jolas hauek guztiak eginda egongo dira eta trebakuntzan saiatzeaz gain, beste hainbat gaitasunetan aritzeko aukera ematen dute. Horiekin batera mini golfean jolastu nahi duenarentzat gune bat ere egongo da.
· Roller eta patinak . Tolosako roller taldeko kideen laguntzaz pista bat antolatuko da. Oztopo ezberdinak jarriko dituzte trebatze ariketak egiteko. Patinak, rolleak eta gurpil-oholak ematea gomendatzen dute.
· Puzgarriak : Pista amerikarra! Kalea girotzeko puzgarriak ipiniko dira. Pista amerikar erara pentsatuta daude bi handienak, eta txikiena, berriz, haur txikientzat.
·Piñata! Nikaraguako emakumeen Tolosako taldearen eskutik piñatak ipiniko dituzte haurrek jolastu ahal izateko.
Hizkuntza: Euskara