Sinadura berriak, osasun mahaiaren bila

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 31

TOPAko kideek hainbat mahai jarri dituzte kalean, sinadurak biltzeko.

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak sinadura-bilketa berri bati ekin zion duela hilabete inguru. Gaur ere mahaiz bete dute Tolosa, eta jaso dute atxikimendua.

2011. urtean ekin zion bideari, koordinakundeak, eta Tolosaldeko osasun zerbitzua publiko egitea eskatzeko bildu zituzten milaka sinadura. Orain, ordea, zerrenda berri bat ireki dute azken hilabeteotako mugimenduen ondorioz: Eusko Jaurlaritzari Tolosaldeko osasun mahaia sortzeko eskatu nahi diote sinaduren bidez.

Aipatzekoa da, Gipuzkoako Batzar Nagusiek jada onartu zutela eskari hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!