Gaur, Alkoholiko Anonimoen batzarra

Asier Imaz 2014ko maiatzaren 29a

Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak bilera irekia egingo du gaur, Corpus Christiko aretoetan, 19:30ean.

 Alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egingo dute batzarrean. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango dela azaldu dute Uzturre taldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!