2014/05/31 08:00

Eskalada irteera Oargi elkartearekin

Tolosa
Astebururako antolatu dute. San Faustoko eskalada eskolara joango dira. Eskola hori Eraul herrian kokatzen da, Lizarratik 4 kilometrora. Eskalada eskola honetan maila guztietako bideak daude, denek eskalatzeko modukoak. Larunbatean eta igandean, Tolosako Usabal kiroldegiko aparkalekutik aterako dira 08:00etan, eta Eraul ingurura joango dira. Izena emateko 688698642 zenbakian edo info@oargi.org helbidean. Elkartean materiala alokatzeko aukera egongo da. Elkarteko bazkide ez denak bidaiako gastuak eta 3 euro gehiago ordaindu beharko ditu eguneko.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!