2014/05/31 08:00

Lore eta Landare Azoka Berezia

Tolosa
Alde batetik, Berdura plazan larunbatero egoten diren postuak ezarriko dira eta, bestetik, Trianguloa plazara mintegi ezberdinak etorriko dira euren lore eta landareekin. Eztia ere egongo da salgai, eta bonsaien erakusketa izango da ikusgai.
Aurtengo berrikuntza nagusia, Lore-konposizio Lehiaketa da. Edonork har dezake parte, beti ere aurretiaz izena eman baldin badu Tolosako udaletxean. Udalak parte-hartzaileen esku jarriko ditu loreontzia, lurra eta sei landare. Goizeko 11:00etatik 12:00etara, Trianguloan bertan horretarako egokitutako gunean gauzatuko da ekimena. Irabazleak Tolosako loradendetan gastatzeko 160 euroko txartela eskuratuko du, eta bigarrenak, 120 eurokoa.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!