Sutea izan da Larramendi auzoan

Ataria 2014ko maiatzaren 23a

Arratsaldeko lehen orduan sua piztu da Larramendi auzoan dagoen Indarra gimnasioan. Tolosako suhiltzaileak gerturatu dira tokira eta berehala itzali dute sua. Ke handia sortu da baina ez da zauriturik izan ezbeharrean.

Sutearen arrazoiak argitzeko ikerketak egiten ari dira orain. Ertzaintzak Tolosaldeko Atariari aurreratu dionez gimnasio barruan, saunan zehazki, objekturen batek hartu du sua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!