Udaberri dantza taldeak 'Kontatu beste bat' emanaldia eskainiko du Leidorren

Ataria 2014ko maiatzaren 22a

Tolosako dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia prestatu du. Ikastaroetan parte hartzen duten haurrekin oholtza gaineko ikuskizun bat egiten dute urtero Leidorren, eta aurten 'Kontatu beste bat' izeneko istorioa asmatu dute. 120 umek hartuko dute parte, 10 taldetan banatuta, eta talde bakoitzak 2 dantza eskainiko ditu. Udaberriko fanfarre taldeak, Jon Arruabarrenak, Jon Altunak eta Antton Telleriak jarriko dute musika. Emanaldia Leidorren izango da, igandean, 12:00etan. Komunitateari eskainitako irratsaioan Udaberriko ikastaroetako bi arduradun, Irati Artuxa eta Idoia Aiestaran, izan ziren, eta emanaldiaz eta urtean zehar egiten dituzten beste ekitaldiez aritu ziren Atariarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!