David Azurzaren lana aukeratu dute San Joan jaiak iragartzeko

Ataria 2014ko maiatzaren 21a

Herritarrek David Azurza Aranbururen 'Eskopeteruak' lana aukeratu dute 2014ko Sanjoanak iragartzeko. Aurten bigarren urtez antolatu du udalak Sanjoanetako kartel lehiaketa.

Bigarren honetan, denera 19 kartel aurkeztu zituzten, eta horietatik lauk pasa zuten epaimahaiaren galbahea.

Hilaren 12an elkartu ziren epaimahaiko kideak kultur etxean eta oinarriak nahiz zehaztutako irizpideak kontuan hartuta lau aukeratu zituzten finalerako. Aurten ere estilo eta teknika oso desberdinetako lanak aurkeztu dituzte parte-hartzaileek eta epaimahaiko kideek lanen kalitatea eta orijinaltasuna  hartu zuten kontuan erabakitzeko garaian.  


Ondoren, bozka emateko epea zabaldu zen eta orotara 488 lagunek eman dute botoa. Horietatik 343k internet bidez eta gainontzekoek paperean. Horrenbestez, 500 euro jasoko ditu sari gisa David Azurza Aranburuk.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!