Urteroko moduan, Eskola Agenda 21 proiektuarekin ikasitakoa ordezkari politikoei helarazteko aukera izan dute ikasleek. Gaur izan da pleno txikia, eta Energia gaitzat hartuta azalpen zein proposamenak egin dituzte Laskorain, Hirukide, Orixe eta Tolosaldea ikastetxeetako gazte eta gaztetxoek; aurten, guztira, 4.500 ikasle inguru aritu dira Agenda 21 proiektuarekin lanean.
Besteak beste, berogaiua zentzun erabiltzea, Gabonetako argiak kentzea, autoa beharrezkoa denean soilik erabiltzea, efizientzia energetikoa kontuan izatea nahiz energia berriztagarriak erabiltzea nabarmendu dituzte ikasleek, iradokizunen artean. Horrela, udalak jada hartuak dituen neurriak eta hartuko dituenak azaldu dizkiete Ibai Iriartek eta Hasier De los Riosek.
Hurrengo ikasturtean ere energiaren gaiarekin jarraituko dutela jakinarazi dute Tolosako Ingurumen Zentroko arduradunek, "baina mugikortasunaren hariari" jarraituko diote.