Ahozkotasuna eta Bertsolaritza programa 2014

Ahozkotasuna eta Bertsolaritza programaren emaitzak, lau haizetara

Ataria 2014ko maiatzaren 20a

Laskorain ikastolako gazteak, bertsotan
Ahozkotasuna eta Bertsolaritza lantzen ari dira eskualdeko hainbat ikastetxeetan. Bixente Gorostidi amezketarra izaten dute irakasle bezala eta ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen ari dira egunotan, Tolosako Leidorren. Lehenengoak Hirukide ikastetxekoak izan ziren eta hurrengo egunean Laskorain ikastolakoak aritu ziren. Datorren asteartean Samaniegoko ikasleak izango dira protagonistak. Atariak Bixente Gorostidi irakaslearekin hitz egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!