Iker Dorronsoro: "Taldea okerren zegoen unean erori beharrean, aurrera joan da"

Ataria 2014ko maiatzaren 20a

Tolosa CF-k denboraldia amaitzeko norgehiagoka bakarraren faltan bigarren postua ziurtatu du asteburuan, eta beraz, hirugarren mailara igotzeko promozioa jokatuko du beste bi talderen aurka. Taldeko entrenatzaileak urteko balantzea egin du Ataria Irratiko Eutsi Goiari saioan.

Hona hemen Dorronsorok egindako adierazpen interesgarrienak:

- "Azken partida etxean jokatuko dugu, baina play-offean pentsatzen gaude".

- "Bigarren B mailatik Laudio jaitsi da, eta bere egoera oso txarra da. Desagertuko balitz igotzeko aukera izango genuke".

- "Play-offa irabazita ez dakizu igoko zaren ala ez, beraz lehenengo helburua hiruko txapelketa hori irabaztea izango da".

- "Bizkaiko aurkariak oso fuerteak dira. Ekonomikoki ere indartsuak dira, eta zentzu horretan zaila izango da".

- "Denboraldia oso ona da. Urtzi joan zitzaigunean, batxe txiki bat izan genuen, baina taldeak behera egin beharrean, aurrera egin zuen indartsu".

- "Igoera bat eskaini nahi dio taldeak Urtziri".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!