2014/05/31 09:30

Musikherria

Musikherria
Tolosa
Hainbat eragilek Tolosako Udalarekin batera antolatutako eguna. 09:30. Dianak herriko auzo eta kaleetan. 10:00etatik aurrera, musika eskoletako ikasleak Alde Zaharrean. 12:00. Tolosa Kantari M. Luis Agirre doktorearen plazatik. 14:30. Herri bazkaria Alondegian. Bazkal ondoren musika zuzenean eta Larrain dantza. 18:00etatik aurrera, musika kalez kale. 22:00. Kontzertua eta dantzaldia Plaza Berrian, La Jodedera eta Tximeleta taldeekin.
Bazkaria Stop Sanfillipo fundazioaren alde izango da. Txartelak salgai Orbela, Xirimiri eta Ikatza tabernetan. Helduek 12 euro eta 14 urtez beherakoek 6 euro ordaindu behar dute.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!