Topic begiratzeko hiru modu ederrenak

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko maiatzaren 19a

Nazioarteko Museoen Egunaren harira, Topic zentroak atzo banatu zituen antolatutako argazki lehiaketako sariak.

Museoek gorriz margotu dute pasa den asteburua, izan ere, atzo ospatu zuten Nazioarteko Museoen Eguna. Larunbatean hasi ziren jarduera bereziak eskualdean, eta Topic zentroak ere ateak ireki zizkien herritarrei.

Zuzeneko musikaz, koktel bereziez eta erakusketez gain, museoak egun horretarako bereziki antolatutako argazki lehiaketako epaia ere plazaratu zuten. Guztira 90 argazki aurkeztu zituzten herritarrek lehiaketan: 6 eta 12 urte arteko mailan 9 lan aurkeztu zituzten; 13 eta 18 urte arteko gaztetxoek, berriz, 6 lan aurkeztu zituzten; azkenik, helduen kategorian 75 argazki izan ziren lehian. Topic zentroko Karmele Cruzek eta Kristoren Gorputza taldeak osatutako epaimahaiak ondorengo lanak aukeratu zituen.

Ekainaren 8ra arte ikusgai izango da TOPIC-en bertan lehiaketara aurkeztu diren lan guztiekin osatutako erakusketa.

Haurren kategoriako argazki saritua: Markel Zeberio.

Gazteen mailan irudi honek irabazi zuen saria: Irene Royo.

Helduen mailan aurkeztutako sarien artean honakoa hautatu zuen epaimahaiak: Pablo Artetxe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!