Bisiguaren festarako izen-emate epea, zabalik

Tolosaldeko Ataria 2014ko maiatzaren 16a

Jaialdia maiatzaren 30ean eta 31n egingo da, eta Euskadiko parrillero onenetarikoek prestatutako arraina dastatzeko aukera izango da

Orion egiten den modura, Tolosa jatetxe handia bilakatuko da asteburu horretan. Maiatzaren 30ean afariak emango dira; eta maiatzaren 31n, larunbatean, bazkariak eta afariak. Menu bakoitzaren prezioa 45 eurokoa izango da.

Larunbat eguerdian menu bera dastatu ahal izango da Tolosako hiru elkarte gastronomikotan­: Gure Txokoa, Casino eta Txinparta elkarteetan, hain zuzen.

Bazkari eta afari erreserbak, maiatzaren 13tik aurrera egin daitezke Tolosaldea Tourren, bai telefonoz (943 697 413), baita emailez (tour@tolosaldea.net) ere.

Txinpartak antolatu du festa, Gure Txokoa eta Casino elkarteekin nahiz Tolosako Udalarekin elkarlanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!