Garbitasun sektoreko hitzarmen "duina" aldarrikatu dute

Ataria 2014ko maiatzaren 14a

Elkarretaratzea egin dute garbitasun sektoreko langileek Tolosako Trianguloa plazan, patronalari Gipuzkoako hitzarmen "duina" eskatuz. ELA eta LAB sindikatuek egin dute deialdia, eta aste honetan egiten ari diren greba mobilizazioekin bat egin dute langileek elkarretaratzearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!