Agenda 21eko topaketak egin dituzte Tolosan

Rebeka Calvo Gonzalez 2014ko maiatzaren 14a

Agenda 21en barruan dauden Tolosaldeko ikastetxeetako ikasleak bildu dira gaur goizean, Tolosako musika eskolan. Aurtengo ikasturtean energia jasangarriaren gaia jorratu dute eta gazteek ondorioztatu dutena azaldu dute. Topaketaren helburua gaia modu dibertigarrian jorratzea dela esan du Oihana Orkolaga Tolosako Ingurumen Zentroko hezitzaileak eta horregatik bertsoak ere eraman dituzte. Oihana Orkolagak azaldu dio Atariari zer egin duten gaur, eta oro har, ikasturte osoan.

Hemen dituzue Alegiako eskolako Lehen Hezkuntzako gazteek prestatu dituzten bertsoak.

ENERGIA JASANGARRIA

(Bertsoen doinua: Maisu Ruanda da, Batetikan korrozka, Agur sagar beltzaran, Espainian behera, Esnesaltzailearena -Andres Mitxelena-, Sagutxo batzuekin...)

Gaua heltzen denean
herriko zerura
Gabonetako pinu
horien modura
herriak hartu ohi du
distira itxura
horrek sortu behar du
guztion ardura
energia aurrezteko
garaia heldu da

 

Energia neurrian
behar erabili
baliabide denak
zertarako kixkali
ohitura txar guztiak
albora bidali
argi energiarekin
argi-argi ibili
behar ez dugunean
argiak itzali

Argiak goiz piztu ta
itzali berandu
hemen jendeak lehen
hori egin izan du
herria argitzeko
ez herria saldu
munduak urte asko
iraun behar badu
energia aurreztu
beharra daukagu

 

Guk egunero behar
dugu energia
asko ibiliz gero
daukau komeria
ibili beharko genun
energia erdia
egunero itzali
behar deu argia
bestela itzaliko da
gure mundu handia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!