Zutani-Tolosa herri mugimenduko kideek laguntzeko prest daudenei deia egin diete

Ataria 2014ko maiatzaren 13a

Zutani-Tolosa herri mugimenduko kideak janaria biltzen dute beharra duten pertsona edo familien artean banatzeko. Horretarako ostegunero biltzen dira euren lokalean (Tolosako Araba etorbideko 5. zenbakian) eta beharra dutenei, boluntario moduan lan egin nahi dutenei edota janaria eman nahi dutenei deia egin diete bertara gerturatzeko. Ostegunero egoten dira bertan, 11:00etatik 12:00etara edo 16:30etik 18:00etara, hileko hirugarren ostegunean izan ezik, egun horretan entregatzen baitituzte janariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!