Ballet dantzariak, Zerkausian

Ataria 2014ko maiatzaren 12a

Urtero bezala, aurten ere Tolosako kultur etxeko balleteko dantzariak Zerkausian egin dute erakustaldia. Eguraldia dela eta, gorako solairuan egin ordez, Zerkausi barruan egin zuten. Kultur tailerreko dantzariekin batera, Beasaingo Gala Balet eskolako kideak aritu ziren. 7 urtetik gorako dantzariek hartu zuten parte Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkartearen laguntzarekin antolatutako erakustaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!